Irailaren 24tik 28ra... badator Sopela Kosta Fest! Jaialdi berri honek hiru osagai nagusi izango ditu: natura eta gure kostaldearen babesa, surfarekin lotutako jarduerak eta izen handiko kontzertuak. Bost egunetan zehar, sopeloztar eta bisitariek egitarau zabal eta oparoa izango dute eskura, gustu eta adin ezberdinetarako.
Jaialdiak eszenatoki nagusi bi izango ditu: alde batetik hondartza ingurua (Arriatera-Atxabiribil eta Barinatxe) eta bestetik Sopela erdigunea (Udaletxe plaza eta Jauregizar plaza). Jaialdia Sopelako Udalak antolatzen duen arren, jaialdi honetan herriko elkarte eta eragile ezberdinei esker gauzatuko da, beraz, eskerrik asko denoi!